Hasiera | Web mapa | Gogokoen zerrendara gehitu | Euskera | Gaztelera
cabecera youtube twitter flickr facebook

Etorkizuna

ATE ASESORESek berretsi egiten ditu bere balioak, gero eta konplexuagoa eta aberatsagoa den gizarte honetan. Ia 40 urteko esperientzia, balio handiko giza kapitala eta bezero multzo benetan esanguratsua badu ere, hori ez da aski etorkizunari berme osoz aurre egiteko.

 

Ekonomiaren globalizazioa, enpresen nazioarteko hedapena, aldaketa sozio-ekonomikoak, erronka teknologikoak, Berrikuntzaren etengabeko eskakizuna edo maila askotan gizarte-erantzukizunezko jokabide bat eduki beharra, besteak beste, ATE ASESORESek arreta bereziz lantzen dituen gaietako batzuk dira. ATE ASESORESek jakin badaki erronka horien pare egon beharko duela egun duen erreferentziazko posizio horri eutsi nahi badio.

 

Horrela, beraz, ATE ASESORESen funtsezko baliabideetako bat gauzak hobeto egiteko duen berezko borondatea da. Ezin daiteke bestela ulertu ATE ASESORESek bere bezeroen aurrean eta bere buruaren aurrean hartzen duen erantzukizunezko jarrera. Etorkizunak ekarriko dizkigun aldaketak, horrenbestez, hobetzeko eta berrikuntzak sustatzeko aukera bilakatuko dira eta, azken batean, helburu berriak erdiestera bultzatuko gaituzte; ATE ASESORESek ziur erdietsiko ditu.


 

OHAR LEGALA
Kalitatezko ikustarazpena lortzeko Adobe Reader programa instalatu behar da.